XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZAURREA Liburu onen gaia nondikakoa detan agertzeko eskatu didate, ta or dijoa itzaurre kaxkar au.

Etxean entzundako iru ipui txikiren joskera besterik ez da.

Garo sartzera etortzen ziranak kontatuak.

Jakiña, erdixka ikasiak.

Ni oraindik gaztetxoa nintzan, gure etxera biltzen zan gizarte artara sartzeko.

Ipui garbiak baziran tartean; gordin askoak ere bai.

Gaberdira arte jardungo zuen, berriz, aien parrandak.

Gure naigabez, baña oiera bialtzen giñuzten.

Gure baserria xaarra nola zan, gaur ez dauka orduko itxurik, goiko salan bazituen sukaldera txulo batzuk.

Andik begira egoten giñan entzuten, oiera joan bearrean.

Askotan, ama edo beste norbait gora zetorrela nabaitzean, laxterka oiera sartzen giñan.

Baña kontatzalleak berean jarraitzen zuten.

Orregatik, erdixka ikasi nituen.

Arratsalde bateko lana izaten zuten.

Orduan gure sendia ugaria zan; baña denak gazteak.

Aita bakarrik geratzen zan lanerako, eta aiek borondatez etortzen ziran laguntzera.

Elkartasun bikaña, auzokoekin ondo etortzen baigiñan.